Marlaskaren autoa betetzeko agindu die Jaurlaritzak antolatzaileei

Esandakoa bete ezean Ertzaintzak manifestazioa desegingo duela ohartarazi du

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Larunbateko manifestazioan, presoen argazkiak erakustea ez ezik, haien aldeko aldarrikapenak egitea ere galarazi die Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak antolatzaileei. Auzitegi Nazionalak joan zen astean kaleratutako autoa betetzeko eskatu zien atzo Jaurlaritzak antolatzaileei, eta hala egin ezean Ertzaintzak berehala desegingo duela jakinarazi zien antolatzaile eta deitzaileei.

Auzitegi Nazionalaren autoak dio argazki bakar bat nahikoa dela manifestazioa desegiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.