MENDEBALDEKO SAHARA

Maroko garbiketa etnikoa egiten ari dela salatu du Fronte Polisarioak

Nazioarteak ezer egiten ez badu, sahararrek edozer egingo dutela esan du ordezkari batek, "baita gerra ere".

2010eko azaroaren 11
12:04
Entzun
Fronte Polisarioko ordezkari Bucharaia Beiunek esan duenez, Maroko garbiketa etnikoa ari da egiten Aaiunen. Horregatik, nazioarteak ezer egiten ez badu, sahararrek edozer gauza egiteko prest daudela esan du, gerra barne. Marokoren jokaerak 1991ko su-etenaren haustura dela esan du, eta hemeretzi urtetan ez direla gerratik orai bezain gertu egon.

"Hiria armadak eta poliziak hartuta dago. Etxez etxe doaz, eta ehundaka atxilotu daude, batez ere gazteak", esan du. Gainera, kalean jendea jarraitzen dutela adierazi du. "Oraingoz 19 hildako daudela esan dezakegu, baina ez daukagu ospitaletara eta hobi komunak ikustera joateko aukerarik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.