Javier Maroto Gasteizko jarduneko alkateak salaketa aurkeztuko du Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkidearen aurka, Arraizek Maroto arrazistatzat jotzean "iraindu" egin zuelakoan. Salaketa presatzen ari dira PPko zerbitzu juridikoak.
"Politikan, denak ez du balio", esan du Marotok ohar batean. Arrazistatzat jo dutela-eta, "aspertuta" agertu da harekiko "gezur eta akusazioengatik"; haren iritziz, "milaka gasteiztar iraitzea" da hori: "Nahikoa da. Ez dut onartuko jazarpen kanpaina hau, hilabeteak baitaramatzat gasteiztarrekiko nire konpromisoa azaltzen, horien jatorria, arraza edo naziontasuna edozein dela ere".
Bere "diskurtso bakegilearen" aurrean ezker abertzaleak "iraun eta gezur larriekin" erantzun duela kritikatu du: "Gezur bat askotan errepikatzeagatik ez da egi bihurtzen".