Marotok ez du aurrera eramango 'Parot doktrina'-ren inguruan udalak onartutako mozioa

Gasteizko Udalak osoko bilkuran onartu du. Maroto ez zen bertan, eta gero ohar baten bitartez jakinarazi du zer egingo duen.

2013ko otsailaren 22a
18:05
Entzun

Gasteizko Udaleko alkate Javier Marotok ez du aintzat hartuko gaur udaleko osoko bilkuran onartutako mozioa, ez dagoelako horrekin ados. Gaur Gasteizko Udalean akordioa egin dute 'Parot doktrina' deusezteko, eta aplikatu zaien euskal presoak askatzeko eskatuz. Bilduk aurkeztutako mozioak koalizioko sei ordezkarien botoa eta EAJren beste sei ordezkarirena jaso du.

PPk kontrako botoa eman du,  baina berez bederatzi ordezkari dauden arren bost soilik zeuden gaur osoko bilkuran — Maroto ez zegoen— , eta PSE-EEk ere aurkako botoa eman du, baina beste bost ziren. Beraz, osoko bilkuran, aldeko hamabi botorekin eta aurkako hamarrekin mozioa onartu dute.

Ohar baten bitartez Marotok jakinarazi du, ez dagoela onartutakoarekin ados eta ez duela aurrera eramango testuak eskatutakoa. Hau da, ez herritarrei, ezta Europako Auzitegiko arduradunei ere, ez die bilkuran erabakitakoa helaraziko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.