Espainiako Gobernuak Marta Silva de Lapuerta (Madril, 1969) izendatu du Estatuaren abokatu, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren proposamenez. Joaquin de Fuentes Bardajiren lekua hartu du Silva de Lapuertak.
Zuzenbidean lizentziaduna da, eta Estatuaren abokatuaren taldeko kidea da 1996tik. Kataluniako Auzitegi Nagusian abokatu lanetan aritu izan da —estatuaren ordezkari—, baita Ekonomia eta Ogasun Ministerioan eta Espainiako Auzitegi Nazionalean ere.
Sortu ezker abertzaleko alderdi politikoaren kasuan De Fuentes Bardaji izan zen Gorenean inpugnazioa sartu zuenetako bat. Gaia Auzitegi Konstituzionalean dago orain, defentsak babes helegitea aurkeztu ondotik.
Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal nagusia izan zen Sorturen auzian parte sartu zuen bestea. Hark badu ordezkoa abenduaren bukaeratik: Eduardo Torres-Dulce.