Martin aske uzteko eskatu dute Basauriko kartzelaren aurrean

Egin Dezagun Bidea taldeak dio presoaren osasun egoerak okerrera egingo duela espetxe aldaketak direla-eta

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Basauriko kartzelaren parean bildu ziren atzo eguerdian ehun lagun inguru Txus Martin euskal presoa askatzeko aldarrikatzeko. Ezker abertzaleko hainbat kide egon ziren han, Tasio Erkizia eta Ibon Arbulu, besteak beste. 45 minutu iraun zuen elkarretaratzeak; ondoren, Egin Dezagun Bidea taldeak ohar bat irakurri zuen, eta Martin «berehala askatzeko» eskatu. «Ez dugu onartuko ez eskubideekin ez Martinen bizitzarekin jokatzea», azaldu zuten.

Osasun laguntza eske

Martin herenegun eraman zuten Basauriko espetxetik Langraizkora. Hilaren hasieran, Soto del Realdik Basaurira eraman zuten. Martinek nahasmen eskizo-afektiboa du. Egin Dezagun Bideak dioenez, etengabeko leku aldaketen menpe egoteak ez dio onurarik egiten, eta osasun laguntza egokia jaso ahal izateko, aske egon beharko luke. «Haren eskubideak zapaltzen ari dira», salatu dute. Atzoko ekintzaz gain, datorren larunbatean bilkura bat egingo da Basauriko Arizgoiti plazan, eta bertan parte hartzeko deia egin dute; Preso gaixoak kalera baldintzarik gabe izango du leloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.