ZIENTZIA

Martin Karplus, Michael Levitt eta Arieh Warshelek jasoko dute Kimikako Nobel saria

"Sistema kimiko konplexuetarako eskala anitzeko ereduen garapenagatik" saritu dituzte.

Martin Karplus.
2013ko urriaren 9a
12:52
Entzun

Suediako Zientzia Akademiak eman du gaur Kimikako Nobel sarien berri. Martin Karplus, Michael Levitt eta Arieh Warshel saritu dituzte, "sistema kimiko konplexuetarako eskala anitzeko ereduen garapenagatik".

Karplus AEBetakoa eta Austriakoa da, eta 1930ean jaio zen, Vienan. Estrasburgoko eta Harvardeko unibertsitateetan dihardu. Levittek AEBetako, Hego Afrikako eta Erresuma Batuko naziotasuna du, eta 1947an jaio zen, Pretorian, Hego Afrikan. Stanfordeko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan ari da lanean; Warshel, berriz, AEBetakoa eta Israelgoa da; 1940an jaio zen, Kibbutzen, Israelen, eta Hego Kaliforniako Unibertsitatean jardun du.

1970eko hamarkadan, prozesu kimikoak aurreikusteko eta ulertzeko erabili ohi diren programa ugariren oinarriak jarri zituzten gaur saritutako hiru ikertzaileek.

Mekanika kuantikoa eta mekanika klasikoa lotu izana azpimarratu du epaimahaiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.