elkarriZKETA AURRERAPENA

Martin Steiner: "Errauste plantarekin ere zikloa ez da ixten, ez da konponbide integrala"

Gipuzkoako hondakinen kudeaketa plan egokituaren egileetako bat da Martin Steiner, eta haren elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk. TBU Ingenieritza aholkularitzako sortzaile eta zuzendari nagusia da, eta Europako Inbertsio Bankuaren aholkulari ere bada ingurumen proiektuetan.

2012ko ekainaren 6a
18:39
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Martin Steinerren esan batzuk:

- "Errauste plantarekin ere zikloa ez da ixten, ez da konponbide integrala".

- "Ez dut uste indarrean dagoen proiektua askok defendatzen dutenik, baina gerta daiteke horiek galarazi nahi izatea plan hau aurrera ateratzea".

- "Gizarteak beti sortu ditu zabortegiak. Gakoa da zabortegietan biltzen den hori egonkortua egotea".

- "Eskoria birzikla daitekeen ustea naif samarra da. Eskoria erabili izan dute menditsuak ez diren herrialdeetan, baina hemen, ez luke izango irtenbiderik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.