mahai ingurua

Martin Ugalde Foroaren hurrengo saioa, hilaren 15ean: 'Euskararen lege babesa Ipar Euskal Herrian'

Ione Josie Kontseiluko kidea, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia ariko dira mahai inguru batean.

2012ko martxoaren 6a
12:37
Entzun

Hilaren 15ean (osteguna) izango da Martin Ugalde Foroaren hurrengo saioa; mahai inguru batean bilduko dira, Euskararen lege babesa Ipar Euskal Herrian gaitzat hartuta. 19:00etan hasiko da, Andoainen, Martin Ugalde kultur parkeko areto nagusian.

Partaideak: Ione Josie Kontseiluko kidea, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia. Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak hilaren 31rako egin duten Deiadar manifestazio deialdia dela-eta egingo dute mahai ingurua. 

Deialdia irekia da. BERRIA.INFOk zuzenean emango du.

BERRIA egunkariak eta Martin Ugalde kultur parkeak antolatzen dute foroa, eta, batik bat, euskal gaiak jorratzen dituzte. 2005eko azaroan sortu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.