Martuteneko espetxean aurrean egin duten elkarretaratzean "presoen aurkako bakartze politika" salatu du LABeko idazkari nagusiak. "Isolamendu politika euskal preso politikoak bizitzen ari diren egoeraren isla da, eta sakabanetarekin sekulako mina egiten zaie presoei eta euren senideei", azpimarratu du.
Diez Usabiagak "presoen aurkako presioa" areagotzen ari dela nabarmendu du, eta gaixo daude presoak ekarri ditu gogora, bereziki Bautista Barandalla. "Etxarri-Aranazko presoarekin egiten ari direna mendekua da, gaixotasun larria izan arren preso baitaukate oraindik: Barandalla gure burubihotzetan dugu uneoro", adierazi du.
Presoak
Martuteneko espetxeko zuzendaritzak euskal presoen aurkako "zigor neurriak" hartzen dituela salatu du LABek
Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusiak Martuteneko espetxearen aurrean adierazi duenez, espetxe horretako zuzendaritzak "euskal presoen aurkako bakartze eta zigor neurriak" hartzen ditu. Diez Usabiagaren arabera, Martuteneko espetxean dauden euskal presoek "beste kartzeletan dauden presoei elkartasuna adierazteagatik" hartu ditu zuzendaritzak neurri horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu