Justizia

Martxan da, Arrasaten, buruko eritasun larriak dituzten presoentzako berariaz eratutako unitate bat

Zortzi egoiliar ditu egun, baina hamar lagun ere har ditzake; Aita Menni erietxeak kudeatzen du, eta gaur egin dute inaugurazioa

arantxa iraola
2013ko azaroaren 29a
14:52
Entzun

Sartzeko eta irteteko baldintzak zorrotzak dira; barruan, kontrol ia erabatekoa. 55 kamera daude jarrita unitatean, eta nekez egin dezakete egoiliarrek zaintzaleek ikusi gabe ezer. Unitate honekin "premia" handi bat asetzen saiatu dire azaldu dute gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko eta Aita Menni erietxeko arduradunek. Izan ere, denen arteko elkarlanari esker jarri dute martxan zerbitzu hau; kartzelak ez direlako leku egokia preso hartutako buruko eri larri askorentzat, eta erietxeak ere ez daudelako prest beren egoera judizialak eskatzen dituen neurriak betetzeko. Orain arte horrelakorik estatu osoan ez zela azaldu dute, eta unitatea "aitzindaria" dela, beraz.

Hamar gela ditu unitateak, eta andreak zein gizonak hartuko dituzte. Zortzi gela ja beteta daude. Unitatean osasun arloko profesionalak ariko dira beharrean. "Denak ere buruko eritasun larriak dituzten pazienteekin esperientzia handia dutenak dira", esplikatu du zerbitzu berri honetako zuzendari Iñaki Madariagak. Gelak eta instalazio guztiak, oro har, soil-soilak dira, ia biluziak. Badu zergatia: "Ez dugu nahi gaixoek beren buruari min ematerik, edo inor erasotzen saiatzerik". Epailearen aginduz egingo dira egoiliarren sarrera eta irteera guztiak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.