gizartea

Martxan da berriro tren zerbitzua Martzillan, suteagatik moztuta egon ondoren

2009ko irailaren 14a
17:52
Entzun
Martzillako (Nafarroa) antzinako irin errotan sutea piztu da gaur 13:30ean, eta Nafarroako Gobernuko foruzainek eta suhiltzaileek tren trafikoa moztu egin behar izan dute. 15:00etan zabaldu dute berriro eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, tren bati bakarrik eragin dio; atzerapen txiki bat izan du.



Dena dela, sutea kontrolatua daukate eta ez da inor zauritu. Guardia Zibila ari da gertaera ikertzen.

Oñatin (Gipuzkoa) ere sortu da sua, 13:45ean baso batean, eta GI-3592 errepidean trafikoa moztu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.