Gernikako batzordeak Gernikako bonbardaketaren 75.urteurrena gogoratzeko egitaraua aurkeztu dute gaur. 'Bakea, askatasuna, autodeterminazioa' lelopean, hamaika ekitaldi antolatu dituzte datozen zazpi egunetan. Antolatzaileen esanetan, egitarauak "aldarrikapen politikoa eta kultur ekintzak uztartzen ditu".
Hain zuzen, Gernika izeneko margolan baten lehen zertzeladak eman dituzte gaur herriko Foru plazan. Maialen Muruetagoiena eta Markel Urrutia margolari gernikarrak eta Joserra Unanue artista gipuzkoarra margolan bat marrazten hasi dira. Egitarauaren barruan etzi izango da egun handia, eta etzirako bukatuta izango da artelana.