Berria Telebista

Martxelo Otamendi justu hamar urtera, berriro Azpeitian

2003ko otsailaren 19an, 'Egunkaria'-ren aurkako operazioa hasi baino ordu batzuk lehenago, hitzaldi batean izan zen. Atzo ere Azpeitian izan zen, solasaldi batean Mikel Aiestaran kazetariarekin batera.  [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1699/[/berriatb]

2013ko otsailaren 20a
08:28
Entzun

Egunkaria-ko zuzendaria zela, Martxelo Otamendik 2003ko otsailaren 19an hitzaldi bat eman zuen Azpeitian, Baite Euskara Elkarteak antolatuta, eta ordu batzuk geroago egin zuen Espainiako Estatuak Egunkaria-ren aurkako operazioa; tartean, Otamendi bera atxilotu zuen. Aurtengo otsailaren 19an ere —atzo— Azpeitian izan da hura, hamar urtera hain justu, solasaldi batean.

Sanagustin kulturgunean izan da saioa Azpeitiko Kultur Mahaia-Sanagustinek, Urola Kostako Hitza-k, Uztarria Komunikazio Taldeak eta Erlo Telebistak antolatuta. Euskal Herriko jende ezagunarekin hasiko duten ziklo bateko aurreneko solasaldia izango da.

Aurtengo San Sebastian bezperan ere Azpeitian izan zen Otamendi, udaletxean, bandera igotzean. Izan ere, udalak Egunkaria-ri aitorpena egin zion, eta ordezkaritza bat joan zen —BERRIA ere aitortu zuen udalak—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.