Otsailean ere, aurreko hamasei hilabeteetan bezalaxe, gora egin du euriborrak. Hain justu, %4,094anamaitu du hilabetea, 2001eko abuztutik izan duen mailarik handienean. Euriborra da Hego Euskal Herriko aurrezki kutxek eta bankuek interes aldakorreko hipoteka maileguak kalkulatzeko erreferentzia gisa hartzen duten indizea. Hortaz, indizeak gora egiteak hipotekak garestitu egingo direla esan nahi du.
Gauzak horrela, datozen egunetan hipoteka berritzea tokatzen zaienei, batez beste 110 euro garestituko zaie hilero ordaindu beharreko kuota. Hala, urtean lehen baino 1.320 euro gehiago ordaindu beharko diete hipoteka mailegua emandako finantza erakundeei.
Euriborraren goranzko joera horren erantzule nagusia Europako Banku Zentralaren diru politika zorrotza da. 2005eko abenduan interes tasak igotzeari ekin baitzion,Euroguneko inflazioa eta diru-masa kontrolatzeko asmoz. Hala, puntu laurdeneko sei igoerarekin, Euroguneko interes tasak %2koa izatetik %3,5era pasatu dira.
Dena den, adituen esanetan, hipoteka bati aurre egin beharrean dauden herritarrak hasi daitezke lasaitzen. Izan ere, euriborrak aurrea hartu dio martxoanEuropako Banku Zentralak ieuroguneko interes tasak %3,75era igotzeko hartuko duen erabakiari. Baliteke, uda ostean beste puntu laurden bat igotzea ere. Baina, aditu gehienen iritziz ez da horrelakorik gertatuko, eta euriborrak %4,2aren bueltan amaituko du 2007a.
INE Espainiako Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera, iragan abenduan etxebizitza erosteko 4.684 hipoteka banatu ziren Hego Euskal Herrian. Eta, orotara, 817.677 euro finantzatu zituzten banku eta aurrezki kutxek. Beraz, emandako hipoteka bakoitzeko, batez beste, 174.568 euro mailegatu zituzten finantza erakundeek.
Martxoan hipoteka berritu behar dutenei batez beste 110 euro igoko zaie hileroko kuota
Euribor indizeak %4,o94an amaitu du otsaila; 2001eko abuztutik izan duen mailarik handiena da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu