2011z geroztik sail horretan egiten duten aurreneko lan eskaintza publikoa da, eta handiena 1996an Eusko Jaurlaritzak justizia administrazioaren langileen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean egingo dituzte lehenengo probak.
Eskaintzen diren postuen artean, 88 tramitatzaile lanetarako izango dira; 30, laguntzaile judizial izateko; 34, kudeatzaile lanetarako; eta bost, auzitegi medikuntza atalerako. Azken horiek aurrerago egingo dute azterketa.
Gaur egun, 2.138 langile daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako justizia administrazioan beharrean, eta horietatik 637 behin-behinekoak dira.