Gazte mugimendua

Martxoaren 21etik 24ra egingo da Gazte Topagunea, Lezon

=i Etorkizuna independentzia!=i da antolatzaileek aukeratu duten leloa. "Independentziaren eta sozialismoaren proiektu politikaoren aldeko" gazteen bilgune izango dela agertu dute.

2008ko urtarrilaren 19a
18:10
Entzun
Bi urtean behingo maiztasunari eutsiz, Gazte Topagunea egingo da aurten, martxoaren 21etik 24ra, Lezon (Gipuzkoa). Ekitaldia "Independentziaren eta sozialismoaren proiektu politikoaren aldeko" gazteen bilgune izango dela agertu dute antolatzaileek, eta hori adierazteko Etorkizuna independentzia! aukeratu dute lelotzat.

Aurtengo Gazte Topagunea testuinguru politiko jakin batean egingo dela azaldu dute antolatzaileek. Haien iduriko, "konponbiderako aukerak ematen zituen egoera bat" utzi da atzean, baina, orain, berriro ere, bi aukeraren artean bat hautatu beharrean gertatzen dira gazteak: "Frantziak eta Espainiak euren menpeko izaten jarraitzeko ematen dituzten ogi apurrekin jarraitzea" litzateke bi aukereteko bat, eta, bestea, indpendentzia.

"Euskal Herria marrazten duten borroka guztiak dira independentzia. Euskaraz bizitzea, jendarte parekdie baten bidean borrokatzea, Abiadura Handiz Txikituko gaituen trena gelditzea, Bologna prozesuarekin enpresarien mesekera eraiki nahi duten hezkuntzari aurre egitea; musikan, komkunikazioan, hezkuntzan... proiektu propioak sortzea; eta maite ditugunei 'maite zaituztegu' esatea independentzia da", aldarrikatu dute.

Ekimena aurkezteaz gain, webgunean ekarpenak jasotzeko blog bat dutela oroitarazi dute, eta, halaber, Toapaguneko abestia aurkeztu dute. Alaia Martin bertsolari oiartzuarrak egindako hitzei Sakanako Hesian taldeak jarri dio musika. Jaitsi nahi duenak helbide honetan du eskuragarri:http://www.sendspace.com/file/m5wnnx.

Aurrerago aurkeztuko dute Topaguneko egitarau zehatza. Gaur ekitaldia iragartzeko spot-a grabatzen jardun dute Lezon bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.