osasuna

Martxoaren 28ra arte luzatu dute EAEk eta Errioxak gaixoak artatzeko akordioa

Datozen egunetan sinatuko dute hitzarmena. Bi lurraldeen arteko akordioa asteazkenean amaitu zen.

2012ko otsailaren 27a
14:34
Entzun

Eusko Jaurlaritzak eta Errioxako Gobernuak Arabako Errioxako gaixoak artatzearen inguruko akordioa martxoaren 28ra arte luzatzea erabaki dute gaur. Datozen egunetan sinatuko dute hitzarmena.

Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendaria eta Javier Aparicio Errioxako osasun zerbitzuko zuzendaria gaur bildu dira Gasteizen, eta bi aldeek onartu dute aurrerapenak izan direla negoziazioetan.

Asteazkenean amaitu zen bien artean egindako akordioa ; abenduaren 7tik zegoen abian.

Gobernuen arteko itunak ohikoak dira osasun arloan, baina Errioxan Arabako eta Nafarroako gaixoak ez artatzeko erabakiak auzitan jarri ditu harreman horiek.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.