Martxoaren 3ko biktimen alde, bat egin dute EAJ, EA, Aralar eta EBk

Eusko Legebiltzarrean ekimena aurkeztu dute terrorismoaren biktima gisa hartuak izan daitezen eskatzeko

edurne begiristain
Gasteiz
2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Martxoaren 3ko biktimen eskubideen aldeko legez besteko proposamena aurkeztu zuten atzo EAk, EAJk, Aralarrek eta EBk, Eusko Legebiltzarrean. Lau taldeok martxoaren 3ko biktimak terrorismoaren biktimatzat jotzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari. Halaber, Gasteizko gertaeretan izandako erantzukizuna onartu eta biktimei eta haien senideei barkamena eskatzea galdegin diote.

Aurten 35 urte bete dira Espainiako poliziak Gasteizen bost langile hil eta ehunka zauritu zituenetik, eta gertaera lazgarri horiek salatzeko adierazpen instituzionala adostea proposatu zien EAk gainerako taldeei. BERRIA-k jakin ahal izan duenez, PPk eta PSE-EEk ez zuten testua ontzat jo, martxoaren 3ko biktimak terrorismoaren biktimatzat hartzea eskatzen zuelako. Adierazpenaktalde guztien babesa jaso ez duenez, legez besteko proposamen gisa tramitatzea erabaki dute EAk, EAJk, Aralarrek eta EBk.

Taldeok atzo erregistratu zuten sei puntuko ekimena. Bertan gogoratu dute Espainiako kongresua Terrorismoaren Biktimei aitorpena eta erabateko babesa emateko legea tramitatzen ari dela, etaadierazi dute «borondate politikoa izanez gero», ateak zabalik dituela lege horretan martxoaren 3ko biktimak terrorismoaren biktima gisa jasotzeko, eta ondorioz, dagozkien erreparazioak emateko.

Horrez gain, legebiltzar taldeek martxoaren 3ko biktimen elkarteak egia, justizia eta erreparazioaren alde bultzatutako ekimenak babestu dituzte, eta duela 35 urte Gasteizen gertatutakoa argitu, erantzukizunak zuritu, eta biktimei barkamena eskatzea galdegin diote Espainiako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.