Gasteizko Martxoaren 3ko biktimei buruzko legez besteko Amaiurren proposamena eztabaidatu zen atzo Kongresuan. Biktima horiek Terrorismoaren Biktimen Aitortza eta Babeserako legean jasotzeko eta Estatuak bere ardura aitortzeko eskaera egiten zaio Espainiako Gobernuari. Iker Urbina Amaiurreko diputatuak gogora ekarri zuen 36 urte geroago, gertaera haiek oraindik ez direla ikertuak izan. «Zentzuzkotzat jotzen al duzue estatuak sekula gertaera horien ardura bere gain hartu ez izana?».
Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak berriki adierazi zuen «auzi guztietan» ezartzen direla Zuzenbide Estatuaren mekanismo guztiak. Urbinaren arabera, segurtasun indarrek eragindako hilketetan ez da egiaztatzen adierazpen hori. Horren adibide jarri ditu Martxoaren 3ko gertaerak. Lehen eta bigarren mailako biktimak ote dauden galdetu du. «Bide asko geratzen da Euskal Herrian elkarbizitza erabatekoa lortzeko», nabarmendu du. Odon Elorza PSOEko diputatuak eta Leopoldo Barreda PPko diputatuak Frantziako atzoko atxiloketa ez txalotu izana egotzi diote Amaiurri. Barredaren ustez, Amaiurrek oraindik egiaztatu egin behar du demokrata dela. Horregatik, ez du uste lezioak emateko moduan dagoenik. Martxoaren 3ko biktimak «ETAren indarkeria erlatibizatzeko erabiltzea» egotzi dio.
Martxoaren 3ko biktimen eskaria Kongresuan
Amaiurrek aurkeztutako legez besteko proposamena eztabaidatu dute eta PP kontra azaldu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu