EPAITEGIAK

Martxoaren 3ko eserialdiagatik epaitutako sei gazteak absolbitu dituzte

Zazpi urteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko zigorra eskatu zituzten haien aurka.

Eserialdian parte hartu zuen gazteen agerraldia, iragan azaroan. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS
2015eko abenduaren 11
13:56
Entzun

Joan den azaroan epaitu zituzten sei lagun, 2012ko martxoaren 3an eginiko eserialdi baten harira. Guztiei absoluzioa eman die epaileak, Hala Bedi irratiak jakinarazi duenez. Fiskalak hamar eguneko epea du helegitea aurkezteko.

Desobedientzia egozten zieten guztiei; horietako lauri, agintearen aurkako atentatua ere bai, eta lesioak eragitea gazteetako bati. Bi gazteri akusazioak erretiratu zizkieten epaiketa hastean.

2012ko martxoaren 3an egin zuten eserialdia dozenaka gaztek, PPren egoitza aurrean, 1976ko gertakariak —bost langile hil zituzten— eta PPren lan erreforma salatzeko. Ertzaintzak gogor egin zuen gazteen aurka, eta hiru lagun atxilotu eta beste hainbat identifikatu zituen. Batzuk, ospitalera bila joan ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.