Martxoaren 3ko sarraskian Fragak eta Martin Villak "ardura politikoa" izan zutela ebatzi du Eusko Legebiltzarrak

PPK eta EHAK-k ezik, agiri horren alde bozkatu dute Eusko Legebiltzarreko talde guztiek. Txostenean ez dela hilketak "aurrez pentsatuta eta nahita" egin zirela jasotzen kritikatu du biktima eta kaltetuen elkarteak.

2008ko ekainaren 12a
17:04
Entzun
1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen protestan ziren langileen kontra egin zuen sarraskian garai hartako hiru ministrok "ardura politikoa" izan zuela ebatzi du Eusko Legebiltzarrak. Zehazki, Manuel Fraga garai hartako Espainiako Barne ministroa, Rodolfo Martin Villa Harreman Sindikaletarakoa eta Alfonso Osorio presidentziakoa egin ditu arduradun.

Egun hartan Gasteizko eliza batean itxita zeuden langileen aurka erasoaldi gogorra egin zuen Poliziak, besteak beste, bala tiroak eginez, eta bost lagun hil zituen eta beste hainbat zauritu.

Legebiltzarrak batzorde berezi bat osatu zuen orduko gertakariak ikertzeko eta argitzeko, eta EAJren, PSE-EEren, EAren, EBren eta Aralarren aldeko botoekin onartu da txostena. PPk eta EHAK-k aldiz kontra bozkatu dute.

Martxoaren 3ko Biktimen Elkartea, berriz, kritiko agertu da onartutako agiriarekin. Izan ere, Poliziaren sarraskia "aurrez pentsatutako eta nahita egindakoa" izan zela ez dela jasotzen azpimarratu du. Elkarte horretako ordezkarien iduriko, erasoaldiaren prestaketa eta borondatea argia da, hurrengo egunetan Gasteizen gertatutakoak "Espainia osorako eskarmentu" izan behar zuela adierazi baitzuen Fragak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.