Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak gaur esan du Espainiako Estatuak Kataluniako prozesua eragozteko ezingo dituela armak erabili. ”Hori beste garai batzuetan gertatzen zen. Egun ez da halakorik; zorionez, beste mundu batean gaude. Herri bat ezin da isildu beldurra sartuta".
Masek eguerdian sinatu du azaroaren 25eko legebiltzarrerako hauteskundeetako deialdiaren dekretua.