NOBEL SARIAK

Materiaren fase topologikoez eginiko ikerketak saritu ditu fisikako Nobel sariak

David J. Thouless, J. Michael Kosterlitz eta F. Duncan M. Haldane saritu ditu Suediako Zientzia Akademiak.

Fisikako Nobel saridunen argazkiak, sarituen izen-abizenen berri emateko agerraldian.
2016ko urriaren 4a
12:51
Entzun

Aurtengo sarituek "mundu ezezagunetako ateak zabaldu dituzte, non materiak egoera arraroak har ditzakeen", Suediako Zientzia Akademiak argudiatu duenez: "Metodo matematiko aurreratuak erabili dituzte materiaren fase edo egoera ezohikoak aztertzeko, supereroaleak, superfluidoak eta film magnetiko finak, kasurako". Haien lan "aitzindariari" esker, materiaren fase "exotikoak" bilatzea da orain helburua.

Hiru sarituek kontzeptu topologikoez eginiko erabilera "erabakigarria" izan da haien aurkikuntzetarako. Teoriek zioten supereroaleak eta superfluidoak ezin zirela lortu geruza finetan, baina, 1970eko hamarkadan, Michael Kosterlitz eta David Thoulessek frogatu zuten baietz, lor zitezkeela tenperatura baxuetan. Supereroaletasuna tenperatura handiagoetan desagertzearen trantsizio faseak eta mekanismoak ere azaldu zituzten.

Ameriketako Estatu Batuetan ikertu dute hirurek; Thoulessek, Washingtongo Unibertsitatean; Haldanek, Princetoneko Unibertsitatean; eta Kosterlitzek, Brown Unibertsitatean.

Medikuntzako Nobel saria Yoshinori Ohsumi ikertzaile japoniarrak irabazi du. Asteazkenean emango dute kimikakoa, eta ostiralean bakearena. Astelehenean jakinaraziko dute ekonomiakoa, eta datorren asteko ostegunean, hilaren 13an literaturakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.