Hogei minutuz deklaratu du gaur Bilbaok Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenoren aurrean, eta fiskalak eskatu bezala, espetxeratzeko agindu du, "talde armatuari laguntzea" egoitza. Gainera, kartzelan sartu arren, ez dio inkomunikazioa kendu.
Joan den asteartean atxilotu zutenetik dago inkomunikatuta Bilbao, eta, ondorioz, familia oso kezkatuta agertu da. Gainera, Bilbao Frantziako Estatuko herritarra izanik eta ustez ETArekin harremana duela agertzen duten zantzuak Frantzian aurrera daramaten auzi batekin lotuta egonik, ez dute ulertzen zergatik ez duen atxilotu Frantziako Poliziak Guardia Zibilaren ordez. "Zergatik ez du Frantziako Poliziak atxilotu? Torturagatik", agertu zuten haren emazte eta senideek ostegunean Ziburun egindako agerraldian.
Atxiloketak
Mattin Bilbao inkomunikatuta espetxeratzeko agindu du epaileak
Joan den asteartean atxilotu zuten Mattin Bilbao Ziburuko (Lapurdi) bizilaguna inkomunikatuta espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok. Bilbao Beran (Nafarroa) atxilotu zuen Guardia Zibilak, emaztearekin eta haurrekin autoan zihoala gerarazi ondoren. ETArekin zerikusia izatea leporatzen diote; komunikabide batzuen arabera, 2004ko urrian Sallesen gertatutako atxiloketekin eta haien kariaz atzemandako gordelekuekin. Familia oso kezkatuta agertu da Bilbaoren egoerarekin, "torturagatik" ez bada, ez baitute ulertzen zergatik atxilotu duen Guardia Zibilak Frantziako Poliziaren ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu