Matxurak zuzendaritzaren kudeaketa «txarragatik» direla diote metroko langileek

Metroko langileek aurreko astean egindako protesta. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2012ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Bilboko metroan matxurak ugaritu badira, zuzendaritzaren kudeaketa «txarragatik» da. Hala uste du, behintzat, langile batzordeak. «Trenen azterketa mekanikoak, gomendatutako kilometroak betetzean ez, geroago egiten dituzte. Badakite zein arrisku duen horrek. Horregatik gertatzen dira matxura gehienak», salatu du LABeko Raul Mendezek. Metroko zuzendaritzak aurkeztutako txostenaren arabera, 2008tik %90 jaitsi dira bideetako matxurak, etaiaz izandako arazo gehienak tarifa sistemari lotutakoak izan ziren.

Lan gatazka konpontze aldera Bilboko Metroko zuzendari Txema Oleagak beste proposamen bat aurkeztuko duela iragarri zuen herenegun. Mendezek ez du uste gatazka konpontzeko balioko duenik. «Proposamena alde bakarrekoa izango da, eta ez dugu uste pertsona bakar batek arazo guztiak konpon ditzakeenik. Gatazka konpontzeko edozein proposamenek gure babesa eta parte hartzea behar du». Bihar langileek hiru orduko lanuztea egingo dute,baita manifestazioa ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.