Maulen hasiko da hilaren 21ean Gaztetxe Martxa

2006ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Prest da. Gaztetxe Martxa hilaren 21ean abiatuko da Mauletik, eta maiatzaren 7an ailegatuko da Iruñera. Euskal Herriko gaztetxeek eta gazte taldeek antolatu dute, Pausoz pauso autogestioari ateak zabaltzen lelopean. Asmoa da okupazioaren aldeko aldarria zabaltzea. Horretarako eginen dute martxa, oinez, bizikletaz eta traktorez, besteak beste. Gaztetxez gaztetxe eginen dute bidea. Herri okupatuak, halaber, helmuga berezi izanen dira Gaztetxe Martxaren ibilbidean. Antolatzaileek hamaika ekitaldi prestatu dituzte:antzerki emanaldiak, kontzertuak, elkarretaratzeak, bazkariak, hitzaldiak eta abar. Herritik herrira, martxaren lekukoa eramanen dute parte-hartzaileek. Egurrezko giltza bat izanen da okupazioaren ikur ibilbide osoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.