Ipar Euskal Herriko elkargo bakarraren bozketa

Maulerekin zazpi dira elkargo bakarraren alde egin duten herriak

Ipar Euskal Herriko elkargo bakarraren aldekoak dira oraingoz nagusi bozketetan.

jarraia121169.jpg
2016ko martxoaren 30a
09:52
Entzun

Handituz doa Ipar Euskal Herriko elkargo bakarraren alde egin duten herrrien zerrenda. Baiezkoa ematen azkena Maule izan da. Aldeko hamabost boto, kontrako bost eta hiru abstentzio jaso zituen proposamenak. Hala, azken horrekin, 81.456 biztanle ordezkatzen dituzte baiezkoa bozkatu duten herriek —biztanlego osoaren erdia ordezkatu behar dute alde bozkatzen duten herriek elkargoa indarrean sar dadin—.

Maule izan da Helep-aren alde bozkatu duen Zuberoako lehen herria. Maulek ez ezik, bozkatu dute Senperek, Hendaiak, Hiriburuk, Baionak, Sarak eta Behorlegik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.