Gizartea

Mauro Elizondo beneditarra, euskaltzalea eta Sabino Aranaren aztertzailea, hil da Lazkaon

Mauro Elizondo fraide beneditarra atzo hil zen Lazkaon (Gipuzkoa) , 87 urte zituela. Euskaltzale sutsua izan zen Elizondo, eta horrez gain, Sabino Aranaren aztertzaile handienetako bat. Hori guztia dela eta, Sabino Arana saria jaso zuen 1991ean, 'Bizitza osoko ibilbidea' atalean. Espainiako Gerra ondorengo euskal erbesteratuekin harreman handia izan zuen. Gaur arratsaldeko 17:00etan egingo dira haren aldeko hileta elizkizunak Lazkaoko Santa Teresa Monastegian.

2004ko martxoaren 17a
15:36
Entzun
Aita Maurok Sabino Aranari buruzko bi liburu idatzi zituen: Sabino de Arana, padre de las nacionalidades (Sabino Arana, nazionalitateen aita) eta Sabino Arana. El hombre y su trayectoria (Sabino Arana. Gizona eta haren ibilbidea) . Hain justu, bizitzaren zati handi bat abertzaletasunaren sortzaile politikoaren inguruko azterketak egiten eman zuen.

Mauro Elizondoren beste bizi ardatzetako bat euskararen defentsa izan zen.

Azken agurra gaur emango diote, arratsaldeko bostetan, Lazkaoko Santa Teresa monastegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.