Max Brisson (UMP) Pirinio Atlantikoetako Kontseilari Nagusi eta Miarritzeko auzapezaren ordezkariak herri horretan erabiltzen duen egoitzari eraso egin diote gaur goizean. Molotov koktel bat bota dute, itxuraz. Bulegoaren kanpoaldean izan dira kalteak, txikiak.
Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria ere bada Brisson.
Igandean Frantziako eskualde hauteskundeetako bigarren itzulia egingo dute, eta Ipar Euskal Herriaren eskualdean -Akitanian-, UMP lehian izango da.
kale erasoa
Max Brissonen egoitzari eraso egin diote, Miarritzen
Itxuraz, 'molotov koktel' bat bota dute UMPko kide, Kontseilari Nagusi eta Miarritzeko auzapezaren ordezkariak erabiltzen duen bulegora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu