Txirrindularitza

McEwenek irabazi du Giroko bigarren etapa

Italiako Giroko bigarren etapa Robie Mc Ewenek (Lotto) irabazi du, eta lidergoa ere berak eskuratu du. 178 kilometrotako etapa egiteko 4:34:47 behar izan ditu Mc Ewenek, eta espero zen bezala, esprintean amaitu da. Bestalde, Euskaltel Euskadiko txirrindulari Alberto Lopez de Munainek istripu larria izan du. Buruan kolpea hartu du, baina talde horretako manager Migel Madariagak esan duenez, buruan ez du zauri larririk.

2005eko maiatzaren 9a
17:41
Entzun
Gaurko etapa esprintean amaitzea espero zen, eta halaxe izan da.Robie Mc Ewenek (Lotto) irabazi du esprinta, erraz. Denboraldi honetan lortzen duen 10. etapa garaipena da hau. Isaac Galvez (Illes Balears) sartu da bigarren postuan, eta Roberts Frster (Gerolsteiner) hirugarren.

Euskaltel Euskadiko txirrindulari Alberto Lopez de Munainek istripu larria izan du gaur Giroko bigarren etapan. Aurretik zihoan txirrindulariaren gurpila jo du, oreka galdu eta lurrera erori da. Buruarekin segurtasunhesia jo du. Hasieran konortea galdu du, baina orain, badirudi konortea berreskuratu duela. Euskaltel Euskadiko manager Migel Madariagak jakinarazi duenez Munainek ez du ezer larririk buruan. Civile Giuseppe Lannello erietxera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.