Meategietako istripurik larrienak

2014ko maiatzaren 15a
08:10
Entzun

• 1906, Frantzia. 1.099 meatzari hil ziren Courrieresko hondamendian, Frantzia iparraldean, Lensetik gertu. Meategian lan egiten zuten hiru meatzaritik bi. Baita hainbat haur ere.

• 1913, Gales. Metano leherketa batek ikatz hautsa piztu zuen, eta 439 meatzari hil ziren Senghenydd-eko meategian.

• 1914, Japonia. 687 meatzari hil ziren Kyushun, Mitsubishi Hojyo ikatz meategian.

• 1942, Txina. Ikatz hautsak su hartu eta leherketa handi bat eragin zuen Benxihuko ikatz eta burdin meategian. Hiru langiletik bat hil ziren, 1.549 guztira. Meategia txinatarren eta japoniarren esku zegoen, baina japoniarrek okupatutako Txinako lurretan. Hildakoetatik 1.518 ziren txinatarrak; 31 japoniarrak.

• 1960, Txina. 682 meatzari hil ziren Laobaidongo ikatz meategian, ikatz hautsak eragindako leherketa baten ondorioz.

• 1960, Hego Afrika. Arroka bat erori, eta 435-437 meatzari harrapatuta geratu ziren Coalbrookeko meategian. Horiek guztiak hil ziren, ezin aterata, metanoa arnasteagatik. Mila meatzari inguru ari ziren une horretan lanean. Hildakoetako 429 beltzak ziren. Aurreko urtean, 1959an, 733 meatzari hil ziren Hego Afrikan.

• 1963, Japonia. 458 meatzari hil ziren Japoniako ikatz meategi handienean, Mitsui Miike-n; horietatik 438, karbono dioxidoa arnastuta. 1997an itxi zuten.

• 1965, India. 300 meatzari baino gehiago hil ziren Dhanbadeko ikatz meategian, leherketa baten ondorioz.

• 1966, Gales. Aberfango meategiak hondakin mendiak pilatu zituen herriaren ondoan hainbat urtetako hondakinekin. Eurite batzuen ondorioz, mendi horietako bat erori egin zen, eta Aberfango hainbat eraikin harrapatu zituen, tartean eskola bat. 116 haur eta 28 heldu ziren.

• 1972, Zimbabwe. 426 meatzari hil ziren Wankie-ko ikatz meategian.

• 1985, Italia. Stavako Prestavel meategitik ateratako lohia pilatuta zeukaten, horma batzuek babestuta. Bi horma hautsi egin ziren, eta 268 lagun hil ziren.

• 1993, Ekuador. Ekuadorko beste leku batzuetatik joandako milaka meatzarik zulatu egin zuten Nambija mendia, urre bila. Etxolak eraiki eta mendi magalean bizi ziren, familiekin. Mendia behera erori, eta 300 baino gehiago hil ziren, azpian harrapatuta.

• 2008, Txina. Legez kanpoko meategi bateko hondakinen eta harrien pilak erori egin ziren euriteen ondorioz, eta 254 lagun hil ziren, Linfenen, Txina iparraldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.