Irudia. Bilbo
MEATZEAN ABESTEKO KANTA
Trapagaranen egingo dute aurten Bizkaiko ikastolen aldeko Ibilaldia, eta atzo goizean aurkeztu zituzten egun hori ospatzeko eginiko abestia eta bideoklipa. Maiatzean meatzean du izena, eta Leioako Basaki musika taldeak sortu du. Sare sozialetan herritarrek emandako botoen bidez aukeratu dute kanta. Taldeko partaideak eta Ibilaldiko ordezkariak ageri dira irudian; horiek aurkeztu zuten kanta, Bilboko Kafe Antzokian. Maiatzaren 27an egingo dute jaialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu