Mediku euskaldun bat izatea lortu dute Arrotxapean

Borroka luzea daramate Iruñeko Arrotxapea auzoan osasungintza euskalduntzeko. Hilabete hasieratik, mediku berri bat ari da hango zentroan: euskalduna da.

Manifestazioa Arrotxapean, iazko azaroan. BERRIA
2018ko urriaren 18a
19:45
Entzun

Osasun Etxean Euskaraz plataformak jakinarazi duenez, mediku euskaldun bat dute Arrotxapean hilabete hasieratik. 

Eremu mistoan dago Iruñea, baina hainbat arlotan hizkuntza eskubideak urratzen dira oraindik; Arrotxapeako osasun etxean, adibidez. Denbora daramate zerbitzua euskaraz jaso ahal izateko lanean. 2016an, esaterako, itxialdi bat egin zuten osasun etxean. Manifestazioak eta sinadura bilketak ere egin izan dituzte.

Urriaren 27rako manifestazioa antolatu du Kontseiluak Iruñean, euskararen ofizialtasuna eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.