Errauste planta

Medikuak agintariekin elkartuko dira, errausketaren arriskuez ohartarazteko

Diputazioarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Zubietako inguruko herrietako alkateekin egin nahi dituzte bilerak, besteak beste.

2016ko apirilaren 11
13:21
Entzun

Osasuna eta Erraustegia Ikerketa Taldeko (OEIT) medikuek hainbat agintari eta eragile politikorekin bilerak eskatuko dituzte, haren iritziz Zubietako proiektuak herritarrentzat dakarren osasun arriskuaz ohartarazteko. OEITko medikuek "agerikotzat eta frogatutzat" jo dute errauste plantek osasun kalteak eragiten dituztela inguruko herritarren artean, eta zuhurtzia printzipioa ezartzeko eskatuko diete agintariei, arrisku horren aurrean.

OEITko mediku eta osasun langileek Diputazioarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariekin, Zubieta inguruko herrietako alkateekin eta sindikatuekin bildu nahi dute, gaiaren inguruan dituzten azterketak aurkezteko.

Gaur egindako agerraldian José Cruz Ruiz de Villandiego taldeko medikuak adierazi duenez, “gure esku dagoen guztia egingo dugu lehenbailehen biltzeko errauste planta eraiki ala ez erabakitzeko azken hitza duten erakundeekin. Aurrez-aurre esan nahi dieguna da datozen asteotan Gipuzkoaren etorkizunaz eta jende askoren osasunari buruz erabakiko dutela, errauste plantek minbizia sortzen dutela, azterketa askok hala adierazten dutela eta, gutxienez, ardura printzipioa aplika dezatela. Gaia arduraz hartuz, ez luketela Zubietan errauskailu bat eraiki behar”.

OEITko medikuek agerraldi bat eskatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, baina oraindik ez diete horretarako aukerarik eman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.