OSASUNA

Medikuen 634 hutsegite salatu zituzten iaz Hego Euskal Herrian

Hutsegite Medikoengatik Kaltetutakoen Defentsarako Espainiako Elkarteak eman ditu datuak. 2011n baino 58 salaketa gutxiago izan ziren iaz.

2013ko urtarrilaren 23a
14:19
Entzun

Medikuen hutsegiteengatik 634 salaketa bildu zituen iaz Hutsegite Medikoengatik Kaltetutakoen Defentsarako Espainiako Elkarteak. Gaur zabaldu ditu datuak, eta ohartarazi du murrizketen ondorioz kaskartzen ari dela osasun zerbitzuetako kalitatea. Ondorioz, elkarteak salatu du handiagoa dela hutsegiteak izateko arriskua. Nolanahi ere, Hego Euskal Herrian 2011n baino salaketa gutxiago izan ziren iaz: 692 salaketa batu zituzten 2011n, eta 634 2012an. Hala ere, orain bi urte baino handiagoa da kopurua; 2010ean 612 ziren salaketak.

Adituen arabera, jendeak nekez jartzen du salaketa ospitaleetako hutsegiteengatik, eta gutxitan lortzen dute kalte-ordaina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.