Medikuntzako murrizketa «neurrigabeak» kritikatu dituzte Hegoaldeko osagileek

Erredakzioa
2012ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Gaixoen arretaren kalitatean eragin ez dezan, Espainiako osasun sisteman egiten ari diren murrizketa «neurrigabeak» ez onartzeko eskatu diete medikuei Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako sendagileen elkargoek. Horien lanbidean ezin dela murrizketarik egin azaldu dute, uste baitute baliabideak murrizteak zuzenean eragingo liekeela babes gutxien dutenei. Gainera, ikerkuntzan diharduten sendagileen eta egoiliarren etorkizunaz kezkatuta azaldu dira elkargoak. Nafarroakoak hitzarmena sinatu zuen atzo herrialde horretako fiskal Javier Muñozekin; horren arabera, sendagileei eraso egitea «funtzionario publikoen aurkako atentatua» izango da.

Bestalde, Gurutzetako ospitaleko (Bizkaia) larrialdi zerbitzuak hankaz gora daudela salatu du LABek, eta hori Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako eta Espainiako gobernuek eginiko murrizketen ondorio dela erantsi. Sindikatuaren arabera, egoera hori betikotzen ari da Gurutzetako larrialdi zerbitzuetan; erietxeko zuzendariaren dimisioa eskatu du, egoera kudeatzeko gai ez dela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.