Lan gatazka

Mehatxua bete, eta Poloaren ekoizpenaren zati bat Ekialdeko Europara eramatea erabaki du Volkswagenek

Nafarroako lantegiko ekoizpena murriztu, eta Poloa Ekialdeko Europan egiten hastea erabaki du Volkswagenek. Hala baieztatu du ibilgailuen arloko multinazionalak. Urtebete baino gehiago daramate Landabengo langileek eta Volskwageneko zuzendaritzak liskartuta: hitzarmenean jaso beharreko lan baldintzen inguruan ez dira ados jartzen, eta lanuzte eta mobilizazioak egin dituzte azkenaldian langileek. Ekoizpena murriztuz erantzun du zuzendaritzak.

2006ko apirilaren 25a
20:08
Entzun
Alemaniako Handelsblatt egunkariak gaur plazaratu eta Volkswageneko zuzendaritzak baieztatu duenez, Nafarroako lantegiko ekoizpena murriztu egingo dute. Zehazki, Poloa Ekialdeko Europan egiten hasiko dira, ziurrenera, Bratislavan.

Hilabete luzetan liskartuta daude Landabengo langileak eta Volkswageneko zuzendaritza, lan hitzarmenaren inguruan ados ezin jarrita. Hori dela eta, multinazionalak behin baino gehiagotan egin du Nafarroako lantegian produkzioa murrizteko mehatxua, eta, azkenean, bete egin du.

Azkenaldian lanuzte eta mobilizazio ugari egin dituzte Landabengo langileek, lan baldintza duinen defentsan.Volkswageneko zuzendaritzak ez ezik, Nafarroako Gobernuak ere behin baino gehiagotan kritikatu du beharginen jarrera, gogorregia dela eta Nafarroari galera eragingo diola iradokiz.

Duela gutxi Volkswageneko langileen manifestazio amaieran liskarrak izan ziren beharginen eta foruzainen artean. Istilu horiekin lotuta Foruzaingoak zazpi langile atxilotu ditu egunotan. Multinazionaleko zuzendaritzak, berriz, sei langile kaleratu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.