Ibon Meñika presoa Petanzosko (Galizia) instrukzio epaitegira eraman dute gaur, 2006. urtean berak jarritako tortura salaketa dela-eta deklara zezan, baina uko egin dio hitz egiteari, "baldintzarik ez baitzegoen", Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) esan duenez. "Ibon eskuburdinekin eta bere atzean bi guardia zibil izanik behartu nahi izan dute deklaratzera. Hain justu, torturatu zuen gorputz poliziala atzean zeukala eta eskuak loturik zituela".
Meñikaren abokatu Aiert Larrartek kexa formala aurkeztuko du epaitegian, deklarazioa "behar den baldintzetan" egin dadin.
2006ko apirilean atxilotu zuen Guardia Zibilak Meñika, eta lau egunez inkomunikazio egoeran eduki zuten. Euskal herritarrak torturak salatu zituen ondoren. Curtis kartzelan daukate gau egun. TATek dio Bilboko 8.instrukzio epaitegiari egokitu zitzaiola ikerketaren ardura, baina presoa gaur Galiziako epaitegi batera eraman dute deklaratzera. "Gure ustez, ikerketa daraman epailearen aurrean deklaratzea beharrezkoa da, bere sinesgarritasuna zuzenean balora dezan", esan du TATek.
Tortura
Meñikak uko egin dio bere kontra egindako tortura kasuaz deklaratzeari, baldintzak onak ez zirelako
Presoa eskuburdinekin eta bere atzean bi guardia zibil zituela eraman dute epailearen aurrera, Galizian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu