Memoria berreskuratzeko herri proiektua

2011ko urriaren 19a
00:00
Entzun
2009an sortu zuten Euskal Memoria fundazioa. «Oroimen kolektiboa berreskuratzea» da fundazioaren helburua, eta horretarako herritarren ekarpena ezinbestekotzat jotzen dute. Fundazioaren webgunean (http://www.euskalmemoria.com) herritarrek euren ekarpenak egin ditzakete, posta bidez, argazkiak, agiriak edota euren esperientziak bidaliz. Aurrera begira, baliabide guztiak webgunean jarri nahi dituzte, dokumentazio gune gisa. Fundazioaren babesle izateko aukera ere badago webgunearen bidez. Fundazioaren helburua da 6.000 babesle lortzea, fundazioak jarritako helburuak bideragarriak izan daitezen. Iaz azken 50 urteetako errepresioaren datuak argitara eman zituen Gernikako seme -alabak liburuan. Urtean liburu bat eta bi aldizkari jasotzen dituzte laguntzaileek, 65 euroren truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.