Eusko Legebiltzarra

Memoriaren Institutua sortzeko lantaldea eratu dute Eusko Legebiltzarrean

EAJ, EH Bildu, PSE, PP eta UPDko ordezkari banak parte hartuko dute.

edurne begiristain
2014ko otsailaren 14a
19:32
Entzun

Memoria eta Bizikidetzaren Institutua sortzeko beste urrats bat egin du Eusko Legebiltzarrak, erakunde hori martxan jartzea ahalbidetuko duen legea eztabaidatzeko lantaldea eratuta. Gaur goizean erabaki dute  batzorde txostengilean parte hartuko duten legebiltzarkideen izenak. Honakoek parte hartuko dute: EAJko Iñigo Iturratek, EH Bilduko Laura Mintegik, PSEko Rodolfo Aresek, PPko Carmelo Barriok eta UPDko Gorka Maneirok. Maribel Vaquero jeltzaleak hartuko du lantaldearen presidentzia.

Institutuaren sorrera proposatzen duen egitasmoa jeltzaleek eta sozialistek hitzartu zuten. Eusko Jaurlaritzaren Bake Planean aurreikusita dago sortzea 1936ko gerratik gaur egunera arteko biktimen memoria gorde eta haien aldeko politikak garatzeko Memoriaren Institutua. Gobernuak 2014an martxan jarri nahi du.

PP eta UPD institutuaren sorreraren kontra agertu dira, baina biek parte hartuko dute hura eratzeko abian jarriko den lantaldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak