Errepideak

Mendabiako istripuan zauritutako beste pertsona bat hil da

Hilaren 7an Mendabian (Nafarroa) jazo zen trafiko istriu handian zauritu zen emakumezko bat hil da gaur goizean Lizarrako Garcia Orcoyen erietxean. Hain zuzen ere, ezbehar hartan zauritu ziren 29 lagunen artean larrien zegoena zen goizean zendu den Maria Arroniz Gomez, 81 urteko Mendabiako bizilaguna. Ekainaren 7an, istripua gertatu zenean, autobusaren gidaria hil zen.

2004ko ekainaren 18a
16:05
Entzun
Izan ere, Jesus Angel Tobias Santo Domingo zenak gidatzen zuen autobusak eta noranahiko ibilgailu batek elkar jo zutenean gertatu zen ezbeharra.

Autobus horrek Logroño-Azagra-Lodosa bidea egiten zuen. Ikerketen arabera, noranahiko ibilgailuak eragin zuen istripua: bere bidetik atera zen, autobusa jo eta iraularazi egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.