Irudia.Iruñea
MENDEKOTASUN AGENTZIAKOEN KEZKA
Nafarroako Mendekotasun Agentziako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo, Nafarroako Gobernuak iragarritako murrizketen aurka. Besteren artean, langileriari lotutako gastuetan jaitsiera nabarmena izan dela salatu zuten, eta murrizketak eragina izaten ari direla ordezkapenetan. Hala, eskaintzen den zerbitzua «okerragoa» da. Gainera, gogorarazi dute eskaintzen duten zerbitzua ezinbestekoa dela, eta jarreraz aldatzeko eskatu diote Foru Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu