Mendekotasuna dutenentzako laguntzei eutsiko die Bizkaiko Foru Aldundiak

«Lehentasun» kontua dela esan du Pilar Ardantzak; eta azaldu du Madrilek diruaren %19 ematen duela

Erredakzioa
Bilbo
2012ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Bizkaiko Foru Aldundiak eutsi egingo die mendekotasunerako laguntza guztiei. Laguntzen kopurua ere ez du jaitsiko. Hala jakinarazi zuen atzo Gizartekintzarako diputatu Pilar Ardantzak. Hori bai, beren eskumenekoak ez diren murrizketak aplikatu egin beharko dituzte. «Ezingo dugu ezer egin zaintzaileak kotizaziorik gabe geratzea saihesteko. Ez da gure eskumenekoa. Argi utzi nahi dugu neurri horren aurka gaudela.

Herenegun Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak zerga bilketan jaitsiera bat iragarri ostean, laguntzei eusteko finantzaketa nondik lortuko duen galdetu zioten Ardantzari oposizioko alderdiek: Bilduk, PSE-EEk eta PPk. «Lehentasun kontua da. Departamentuak 350 milioi euroinbertitzen ditu mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzetan, eta horietatik %10 eta %19 artean baino ez ditu ematen Espainiako Gobernuak» erantzun zuen.

PSE-EEko bozeramaile Juan Oterminek dei egin zion Ardantzari Eusko Jaurlaritzarekin bat egiteko Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketen aurka. Eskari horri aurre egiteko, Ardantzak erantzun zion, mendekotasunean, behintzat, eskumenak aldundienak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.