Mendekotasuna

Mendekotasunaren itxaron zerrendetan zeuden 1.424 herritar hil dira aurten

Egoera berean zeuden 2.720 lagun hil ziren iaz Hego Euskal Herrian.

jarraia202173.jpg
Beñat Mujika Telleria.
2021eko abuztuaren 20a
13:00
Entzun

Mendekotasunaren itxaron zerrendetan zeuden 1.424 herritar hil dira Hego Euskal Herrian urteko lehenengo zazpi hilabeteetan. Espainiako Eskubide Sozialen Ministerioak ostiral honetan argitaratu ditu azken datuak, baina ez ditu eman probintzia bakoitzeko datuak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.308 herritar hil dira itxaron zerrendetan zeudela. Horietatik 1.214 lagunekaitortua zuten prestazioa jasotzeko eskubidea, baina jaso gabe zeuden oraindik; beste 206, berriz, mendekotasun mailari buruzko ebazpena noiz emango zain zeuden.

Nafarroako itxaron zerrendetan, berriz, 116 herritar hil dira zazpi hilabete horietan, eta horietatik 112k jada aitortua zuten prestazioa jasotzeko eskubidea, baina jaso gabe oraindik. Gainera, beste lau herritar mendekotasun mailari buruzko ebazpena noiz eman zain zeuden.

Espainiako Eskubide Sozialen Ministerioak gaur argitaratu dituen azken datuetan, azpimarratzekoa da Hego Euskal Herrian mendekotasun sistemako onuradunen kopurua nabarmen jaitsi dela. 345 lagun gutxiago izan dira sistema horretako onuradunak: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 266, eta Nafarroan, 79.

Iaz 2.720 herritar hil ziren Hego Euskal Herrian mendekotasuneko itxaron zerrendan zeudela. Horietatik 2.492 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 228 Nafarroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.