"Konturatu gara egoera oso larria dela, senide eta lagunek horren berri eman baziguten ere", azaldu du Onintza Enbeita Amaiurreko ordezkariak espetxearen kanpoaldean. Horregatik, "premiazkoa" deritzo presoa aske uzteari.
Enbeitarekin batera, Basaurin izan direnen artean daude Xabier Mikel Errekondo, Iñaki Goioaga, Julen Arzuaga, Maribi Ugarteburu eta Julen Mendoza.
Gogorarazi dute preso gehienak "familietatik urrun" daudela, eta hainbat presoren "egoera larria" salatu dute; tartean aipatu dituzte Ibon Iparragirre ea Txus Martin. Horrez gain, jakinarazi dute hurrengo egunetan Josu Uribetxebarria bisitatuko dutela.
Gaixo dauden presoekin gerta daitekeenaren "erantzukizuna" Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroarena eta Mariano Rajoy presidentearena dela ohartarazi dute.