«Ez dago ETAko biktimen arteko bereizketa egiterik, denei zor zaie errespetua eta denek merezi dute haien memoria aldarrikatua izatea». Hitz horiekin erantzun dio Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako eledunak Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiari, honek Kataluniako biktimei «errespetu berezia» zor zaiela adierazi ondotik. Izan ere, soka luzea ekarri dute Gipuzkoako ahaldun nagusiak herenegun Kataluniako udako unibertsitatean egindako adierazpenek. Jaurlaritzako bozeramaileak esan du ez duela ulertzen zer dela-eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak Kataluniako biktimen eta gainerakoen arteko bereizketa egiten duen, eta azalpenak eskatu dizkio Garitanori.
Gipuzkoako ahaldun nagusiak Euskal Herriko egoera poltikoari eta etorkizuneko erronkei buruzko hitzaldiaeskaini zuen ostiral arratsalean Prada de Conflenten (Katalunia) egiten ari den udako unibertsitatean. Besteak beste, Bilduk indarkeria politikoaren amaierarekin duen konpromisoa berretsi zuen. Galderen txandan, ETAk1987an Hipercorren egin zuen atentatuaz galdetu ziotenean, Garitanok erantzun zuen atentatu hura «akatsa baino gehiago» izan zela: «Ikaragarria izan zen Hipercorren bonba bat jartzea etapoliziari gaizki abisatzeagatik lehertzea». Atentatu hura Europako Parlamentuko hauteskundeetatik bederatzi egunera egin zen, eta boz horietan HBk 40.000 boto inguru jaso zituen Katalunian. «Momentu hartan euskal gizarteak babes handia jaso zuen katalanen aldetik», gogoratu zuen Garitanok. Eta honakoa erantsi zuen: «Katalunian gaude, denok memoria historikoa dugu eta errespetu berezia zor diegu Kataluniako biktimei».
«ETAren ordezkoa»
Jaurlaritzako bozeramaileari Gipuzkoako diputatu nagusiaren hitzen inguruan galdetuzioten atzo Radio Euskadi irrati katean egindako elkarrizketan: «Aurretik ez diogu inoiz horrelako gaitzespen argirik entzun, baina ez dut ulertzen zergatik ez den urrunago joan. Uste dut egindako bereizketa azaldu beharko lukeela», esan zuen Mendiak. Haren ustez, euskal gizarteak ETAk eragindako samina aitortu beharko luke. «Biktima orok merezi dute errekonozimendua», Mendiaren esanetan, eta «bestelako giza eskubideenurraketen biktimei ere» aitortza ematen hasi zaiela gogoratu zuen.
Garitanorenaurka hitz gogorragoak erabili zituen Leopoldo Barreda EAEko PPko eledunak. PPkoak GipuzkoakoAldundia«prostituitzea» eta «ETAren mesedetara» jartzea leporatu zion ahaldun nagusiari, eta dimisioa emateko exijitu zion.
«Bildu ETAren ordezko politikoa da», kritikatu zuen Barredak. Haren irudiko, koalizioak ez du ETAren indarkeria gaitzesteko «borondaterik, ezta desiorik ere», eta ez du erakunde armatua desagertzea nahi. Bilduk hartutako norabidearekin «terrorismoaren amaiera» urrundu egiten dela eta ETAri zilegitasuna ematen zaiola uste du PPko bozeramaileak.Hala, Garitanoren hitzekin bat egiten ote duten argitzeko eskatu die EAri eta Alternatibari.
Garitanok Kataluniako unibertsitatean egindako adierazpenek erakusten dute, Barredaren aburuz, Bildu «Batasunaren jarraipen hutsa» dela. «Biktimak jatorriaren edo lortutako babesaren arabera banatzea ikuspuntu demokratiko batetik lotsagarri uzten ditu Bildu legeztatzeko erabakia hartu zituen Auzitegi Konstituzionaleko kideak».
Mendia: «ETAren biktima denei zor zaie errespetua»
Jaurlaritzak eta PPk Garitano kritikatu dute, Kataluniako biktimei «errespetu berezia» zor zaiela esan duelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu