Radio Euskadin elkarrizketatu dute Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Eusko Legebiltzarreko Bake eta Elkarbizitza Lantaldea, Mikel Cabiecesen auzia, udal eta foru hauteskundeak... hainbat gai jorratu ditu, baina euskarari buruz esandakoek hautsak harrotu dituzte sare sozialetan. Honako hauek dira, hitzez hitz, Mendiak esandakoak:
- "Asko kezkatzen gaitu EH Bilduk mugitutako marra gorriak, enpresa handiek atentzioa euskaraz eta gaztelaniaz emateko eskatuz".
- "Hemen ez da sekula eztabaida linguistikorik izan, inoiz ez da haustura sozialik izan, nahiz eta irakasle guztiek ahalegin izugarria egin zuten euskara ikasteko, euren lanpostua ez galtzeko".
- "Eskuzabaltasun handia izan da erdal hiztunen aldetik euskara sustatu eta euskal hiztunen kopurua hazteko".
- "Ezin dugu konfrontazioa eta inposizioa sortu hizkuntzaren inguruan; gu beti adostasunean egongo gara".
- "Kezka handia eragiten digu euskarari buruzko atalak Udalen Legean, monolinguismo bat ezartzen saiatzen delako beti erdal hiztunak izango dituzten udaletan".
- "Hizkuntza oso kontu intimoa da, norberak barnean sentitzen duena, zeinarekin zu mintzatzen zaren; zuk aukeratzen duzu une oro zein hizkuntzatan egiten duzun".
Elkarrizketaren bideoa, osorik:
[Youtube]https://youtu.be/kuWVLyRmyTo[/Youtube]