JAURLARITZA OSATZEKO NEGOZIAZIOAK

Mendiak aitortu du akordio bat lortzeko aurrerapausoak eman dituztela PSEk eta EAJk

Hala ere, gai batzuetan jarrerak gerturatu behar dituzte bi alderdiek, PSE-EEko idazkari nagusiak alderdiko zuzendaritzako kideei azaldu dienez.

Idoia Mendia eta Iñigo Urkullu, urriaren 3an eginiko batzarrean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2016ko azaroaren 15a
10:48
Entzun

PSE-EEko zuzendaritza batzartu da arratsaldean, EAJk EH Bildurekin gobernu akordioa osatzea "ezinezko" jo ostean. Bertan, EAJren eta PSE-EEren arteko negoziazioen egoeraren berri eman die Mendiak zuzendaritzako kideei.

Bi alderdiek hizketan jarraitzen dute gobernu akordio bat lortzeko, eta bide horretan "aurrerapausoak" eman dituztela aitortu du Mendiak. Hala ere, azaldu du oraingoz ez direla ados jarri eta gai batzuk negoziatzeke dituztela.

Mendiaren esanetan, negoziazioek aurrera egin ahala eta akordioa lortzeko aukeraren aurrean, hori zuzendaritzaren eta Batzorde Nazionalaren aurrean aurkeztuko luke PSEk. Akordioa datozen egunetan zehaztuz gero, PSEren Batzorde Nazionalak datorren astelehenean egin lezake hurrengo batzarra, alderdiko iturriak aipatuz Europa Press agentziak argitaratu duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.