Mendiak ez du argitu Garzoni Rene Cassin saria eman nahi dioten

EAk uste du epailearen hautagaitza bultzatzen ari dela Jaurlaritza, eta argibideak eskatu dizkio Justizia sailburuari

Juanjo Agirrezabala EAkoa, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Gasteiz
2012ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Idoia Mendia Justizia sailburuak ez du argitu Jaurlaritza Giza Eskubideen Rene Cassin saria Baltasar Garzon epaileari ematea sustatzen ari den. EAk sari horrekin iruzur egin nahi izatea egotzi dio Jaurlaritzari Eusko Legebiltzarreko bilkuran. Izan ere, Juanjo Agirrezabalak salatu du Jaurlaritzak Carlos Jimenez Villarejo fiskal ohiari eskatu diola Garzonen hautagaitza babes dezala. EAk dio Garzonek ez duela giza eskubideen saririk merezi.

Mendiak, erantzunaren txandan, «biktimak iraintzea» egotzi dio EAri, eta epaimahaikideen «independentzia» defendatu du. Alta, ez du argitu Garzonen hautagaitza babesten duten ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.